XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gero ta burruka geiago! Gero ta odol geiago!.
- Nola naiko det ba oraindik bizi?.
- Ituna da erri baten eriotza!.
- Bañan erri orren semeak onelakoak diranean, erri orrek ez du bizitzerik merezi!.
- Ta ni naiz gaur erri ori.
MAITAGARRI - (Jeikitzen laguntzen dion bitartean).
- Jeiki zaite, Euskal-erri.
- Zure eriotzarik ez du oraindik Goiko-Jauna-k nai,,!.
- Odol asko ixuri-erazi dizute zure semeak.
- Odolez lertu-bearrean daude zure zaiñak oraindik, ordea.
- Egingo ditu, egunen batean, Jaungoikoa-k euskaldun zure semeen-arteko pakeak!.
- Atoz
- Nik gordeko ditut oraindik zintzo diran euskaldun zure semeak.
EUSKAL-ERRI - Eskerrikasko, Maitagarri! Ez dute zure antzerik nere errian sortu diran sorgin bildurgarriak.
- Zuk neretzako dituzun itzak, goxoak ba-dira, garratzak dira aiek neretzako dituzten itzak.
- Euskeraz jardun arren, ez dute Euskal-erri zaarrarentzako ongi-nairik....
- Ez dute zuk bezelako biotzik.
- Nere eriotza naiko luteke aiek, eta nere alabak ditut aiek ere?.
MAITAGARRI - Egia diozu, Euskal-erri! Anai-arteko burrukak aiña kalte egiten dizute gaur zuri sorgin bildurgarri oiek!.
- Bañan ez bildurtu Euskal-erri.
- Lagun degu oraindik euskaldunok Jaungoikoa ta!.
- Atoz ba nerekin Euskal-erri....
Iruditegiko atzeko-aldean izkutatzen dira Euskal-erri ta Maitagarri.
Illunabarra da.
Ikusleen eskubi-aldetik sartzen da iruditegian Mari Gaizto.